XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta guk par egin genulako, zerbait muzindu egin zan.

Agur egitean, ertilari apalak liburu aundi bat atera zuan eta, gure ikustaldiaren oroigarri bezela, gure izenak an jartzeko esan zigun.

Albun artan izenak eundaka zeuden.

Guk laurok ere bakoitzak berea idatzi genun eta gero, esker onez bostekoa emanda, atera giñan andik.

Kanpoan gero eskiak bizkarrera artu, maillan bera jetxi ta, etxe artan ordu atsegin bat egin ondoren, sakristau ospatsuari berriz ere agur egin genion.

HEINI, SONNENSTEIN izeneko mendixkara joan zan.

- Nora zoaz ortik? - Salta-lekura!.

- Urra...!, zion RUDI`k oiuka.

Ikustekoa da!.

Zer esan nai zuan, ez nekin nik ziur, baño antz eman nion.

Basoan barrena ta mendian bera joan giñan.

Miñutu gutxi ondoren, zugaitz artean utsune zabal bat ikusi genun.

Goitik beeraño malda berdintsuan irrixta-bidea zegon, MEDRATZ`eko salta-lekua...!.

- Egon or zutik, esan zuan HEINI`k, bide-ertza erakutsiaz.

Orduntxe konturatu zan OTTO.

Lenbizi aldapara begira egonda, HEINI`ri galdetu zion: - Ortik jetxi nai al dezu? - Jetxi ez, salto egingo det.

OTTO`k besotik eutsi zion.

Bildurrez zegon.

- Etzazu egin ori, HEINI! Or beraño salto egiten ba`dezu, etzaizu ezur osorik geldituko. HEINI parrez zegon.

- Ezta ain zailla! Dan baño izugarriagoa dirudi. Ikusiko dezu!.

OTTO bean utzita, RUDI`kin mendian gora abiatu zan.

Zugaitz artean gora zijoazela, guk begiz jarraitzen genien.

Gora-bide erdian, RUDI tink gelditu zan.

Salto-luzera neurtu bear zuan.